56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Udal Planeko determinazio egituratzaileetako aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko martxoaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa Subitzako UE-6 unitatean, Iñaki Larraya jaunak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Getze-Galarren, 2006ko martxoaren 14an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0606416