II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GALAR
Birzatiketa proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2006ko martxoaren 1en egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Espartza-Galarko S-4 sektorea birzatitzeko proiektuaren aldaketa, sektore horretako konpentsazio batzordeak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Getze-Galarren, 2006ko martxoaren 14an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0606415