II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
FUNES
Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik. Antolamendu xehekatuko determinazioak
Funesko Udalak, 2006ko martxoaren 30eko osoko bilkuran eta legezko quoruma izanik, Funesko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren proiektua onetsi zuen; honela dio erabakiaren xedapen zatiak:
Lehendabizikoa._Behin betikoz onestea Funesko Arau Subsidiarioetako determinazio xehekatuetan aldaketa puntual bat egiteko proiektua, 4. poligonoko 218, 385, 386 eta 387. lurzatietan (Berritzeko eta Zaharberritzeko A Eremua, BS+ 2S+E) aurreikusitako erabilera aldatzen duena, espazio publiko librearen edo bidearen sailkapena ematen diolako eremu horri eta antolamenduz kanpo uzten dituelako egungo eraikinak; izan ere eremu libreak sortzea baitu xede, hiriguneko espazioak hobetze aldera.
Bigarrena._Behin betikoz onesteko erabakia eta hirigintzako araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentu osoaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabortz eguneko epean behin betiko onespenetik aitzina.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Erabaki horren aurka, eta aukeran, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, behar den epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Funesen, 2006ko apirilaren 1ean._Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L0606398