56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLIN

Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioa

Allingo Udaleko Alkatetzak, 2006ko martxoaren 31n, ondotik ematen den erabakia hartu du, hain zuzen ere datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurrien gaineko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua.

Ikusirik fitxategien egokitzapenari buruz Ikuskaritzak eginiko txosten orokorra, espedientean baitago, eta Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurrien gaineko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko, honako hau xedatu dut:

Lehenbizikoa._Fitxategi hauek sortzea, deskribapen eta ezaugarri hauekin:

Langileria

_Deskribapena: Allingo Udaleko enplegatuen datu pertsonalak.

_Xedea eta erabilerak: nominak prestatzea. Langileen kudeaketa

_Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Allingo Udaleko enplegatuak.

_Datuak biltzeko prozedura: interesatuengandik berengandik.

_Datuen komunikazioak:

_Nafarroako Gobernua, Ekonomi eta Ogasun Departamentua (22/1998 Foru Legea, abenduaren 30ekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa; 94. artikulua).

_Gizarte Segurantzaren Diruzaintza (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra, 1/1994 LED, ekainaren 20koa; 19. artikulua).

_Ardura duen organoa: Idazkaritza.

_Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Allingo Udaleko Idazkaritza.

_Segurtasun maila: handia.

_Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak:

1._Izen-deiturak

2._IFZ/IFK

3._Helbidea

4._Gizarte Segurantzako zenbakia

Datu pertsonalak:

1._Egoera zibila.

2._Familiaren datuak.

3._Jaioteguna.

Bereziki babestutako datuak:

1._Osasuna

Datu akademikoak:

1._Prestakuntza/tituluak.

Enpleguaren xehetasunak:

1._Nominaren datu ez ekonomikoak.

2._Lanpostua.

3._Kategoria/gradua

Datu ekonomiko eta finantzarioak:

1._Banku-datuak.

2._Nominaren datu ekonomikoak.

Transakzioak:

1._Finantza-transakzioak.

Bigarrena._Katastro izeneko fitxategia zuzentzea segurtasun neurriei dagokien maila erantsiz:

Katastroa

_Segurtasun maila: ertaina.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta xedatzea ikuskaritzaren txosteneko neurriak ezartzea eta sortutako fitxategiak Datuak Babesteko Agentziaren behar den erregistroan inskribatzea.

Larrionen, 2006ko martxoaren 31n._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0606381