56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CAPARROSO

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2005eko urriaren 25eko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalak berak sustaturiko xehetasun azterlana, zertarako eta dotazioetarako lurzatia eta eraikinen gehieneko lerrokadurak birkokatzeko Arau Subsidiarioetako 5. poligonoko U.I.1 unitatean (lurzoru industriala), Udalarena baita.

Delako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Caparroson, 2006ko apirilaren 4an. Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0606374