II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BAZTAN
Hirigintzako hitzarmena behin betiko onetsirik
Baztango Udalak, 2006ko otsailaren 17ko osoko bilkura arruntean, 23. puntuan, ondoko erabakia hartu zuen. Honela dio xedapen zatian:
1. Behin betikoz onestea Industrias Pevi, S.A.k proposatu duen hirigintza hitzarmena, Elbeteko 18. poligonoko 14. lurzatiko aldaketa xehekatuagatik Udalak hartu beharreko hirigintza aprobetxamenduaren % 10eko diru konpentsazioari buruzkoa. Proiektua berariaz abiarazitako espedientean dago.
2. Erabaki hau ukituei jakinaraziko zaie, eta aipatu hitzarmena sinatzeko deia eginen, behin betiko testua onetsi dela dioen jakinarazpena jaso eta ondoko hamabost egunetan.
3. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.
Elizondon (Baztan), 2006ko martxoaren 17an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L0606371