II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BAZTAN
Iruritako 68. poligonoko 81. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua behin betikoz onetsirik
Baztango Udalak, 2006ko otsailaren 17ko osoko bilkura arruntean, 22. puntuan, ondoko erabakia hartu zuen. Honela dio xedapen zatian:
1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Planaren barnean Iruritan dagoen 68. poligonoko 81. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, Arrecubieta eta Ruiz arkitektoek eta Salgado eta Oyarzun legelariek 2005eko urrian prestatua. Proiektua berariaz abiarazitako espedientean dago eta José Oronoz Oronoz jaunak sustatua da.
2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.
Elizondon (Baztan), 2006ko martxoaren 17an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L0606370