56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAKIL

EDIKTUA

Arakilgo alkateak, 2006ko apirilaren 24ko 36 zenbakiko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen arau subsidiarioetako U.49 exekuzio unitatearen hirigintzako hitzarmena, Hiriberrin, hirigintzako aprobetxamenduaren % 10 dirutan konpentsatzeko, Promociones Iturpea, S.L.k eskaturik.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Arakilen, 2006ko apirilaren 24an._Alkatea, Javier Lázcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0607048