II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Aurrekontuak hasiera batean onetsirik
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2006ko martxoaren 6ko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu orokor eta bakarra, diruzaintzaren gerakina gehitzea eta aurrekontua betearazteko oinarriak, 2006ko ekitaldirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako legeetako artikuluan ezarri bezala.
Corellan, 2006ko apirilaren 10ean._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.
Iragarkiaren kodea: L0606357