56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CASTEJON

Aurrekontuak hasiera batean onetsirik

Castejongo Udalak, 2006ko martxoaren 31ko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2006ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta erakunde autonomoak diren Solidaridad egoitza mistoaren eta Udalaren Musika Eskolaren eranskinak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2006ko apirilaren 10ean._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0606349