II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
MARTZILLA
2006ko aurrekontua hasiera batez onetsita
Martzillako Udalak, 2006ko martxoaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, entitate honen eta erakunde autonomoa duen "Vicente Fontan" Udalaren Musika Patronatuaren 2006ko ekitaldiko aurrekontua onetsi zuen, hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1.990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 202. artikuluan agindutakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea aurrekontuaren aurkako erreklamazio edo alegaziorik gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da. Nolanahi ere, argitara emanen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, kapituluka laburturik.
Martzillan, 2006ko martxoaren 31n._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L0606238