II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketak hasiera batean onetsirik 2006ko aurrekontu luzatuan
Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, onetsi zuen 2006ko aurrekontu luzatuko aldaketen espediente bat.
Espedientea interesatuen eskura dago, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Noain-Elortzibarren, 2006ko apirilaren 5ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0606226