50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERGOIENA

2006ko aurrenkotua. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2006ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea 2006. ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Aurrekontu orokorra jendaurrean jarriko du Udalak, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betikoz onetsitzat joko dugu, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluaren arabera; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluaren arabera, eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluaren arabera.

Ergoienan, 2006ko martxoaren 30ean._Alkatea, Fernando Etxauri Gaallardón.

Iragarkiaren kodea: L0606441