50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Elvira España ikastetxearen alderdian, lurrazpiko aparkalekuaren obrak

Udalak, 2006ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen "Elvira España ikastetxearen alderdian, lurrazpiko aparkalekuaren obrak" kontratatzeko espedientea abiaraztea. Lehiaketa irekiaren bidez esleituko da, izapidaketa arruntarekin, eta klausula administratibo partikularren agiriak zuzenduko du.

Aurrekontua: 3.249.276,81 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 64.985 euro.

Eskaintzak noiz aurkeztu: 30 egun naturalean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Gutunazalak igorriko dira administrazio prozedurari buruzko legedian ezarri bezala, eta, orobat, lehiaketan parte hartzeko eskabidea ere aurkeztuko da, Tuterako Udalari zuzendua.

Baldintzen orria: Tuterako Udaleko Hirigintzan (948 417131 telefonoa) eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (948 417100 telefonoa) eta www.tudela.es web orrian.

Proiektua: Teco kopia dendan, Eza kalea, 4. zenbakia, 948 827444 telefonoa.

_Euskarri informatikoan lortzen ahal dira neurketak eta aurrekontua.

Obrak egiteko epea: hamabi hilabete.

Enpresaren edo kontratistaren sailkapena: "C" taldea; "2" azpitaldea; "f" kategoria.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko apirilaren 5ean._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0606057