50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OTIÑANO

Obra lizitazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Otiñanoko Kontzejuak, 2006ko apirilaren 8an egindako batzarrean, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Las Eras kalea eta hilerriko bidea zolatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

Kontratazioaren aurrekontua: 164.476,79 euro (BEZa barne).

Enpresaren sailkapena: G taldea, 06 azpitaldea, D kategoria.

Proposamenen aurkezpena: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkezteko tokia: Torralba del Ríoko Udalean, astearte eta ostegunetan, bulego orduetan.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Otiñanoko Kontzejuaren Etxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun baliodunean, 13:00etan.

Agiriak: klausula administratibo partikularren plegua eta proiektua interesatu guztien eskura daude Torralba del Ríoko Udalean, astearte eta ostegunetan, bulego orduetan, eta Sericolor dendan (Urederra ibaia plaza, 7, 948553457).

Otiñanon, 2006ko apirilaren 11n._Kontzejuko burua, Jaime Arzoz Chasco.

Iragarkiaren kodea: L0606310