50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MURCHANTE

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Murchanteko Udalak, 2006ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Murchanteko hilerriaren esparrua handitzeko proiektuan dauden obrak egitea.

Esleitzeko prozedura eta modua: prozedura irekia, sailkapenik gabeko lehiaketa bidez.

Kontratazio aurrekontua: 130.330,76 euro, gastu orokorrak, industri mozkina eta BEZa barne.

Egiteko epea: bi hilabete.

Fidantza: behin betikoa eskatuko da bakarrik; esleipen prezioaren ehuneko 4.

Klausulen agiria: interesatuen eskura dago udal bulegoetan, astelehenetik ostiralera, hamabietatik hamalauak eta hogeita hamarrera.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausulen agirian heldu direnak, eta jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamenen aurkezpena: Murchanteko Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 26 egun natural igaro arte, azken eguneko 14:30era arte.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Batzordeen aretoan eginen da, aldez aurretik iragarki oholean adierazita.

Proposamen eredua: klausulen orrian bildutakoa.

Murchanten, 2006ko apirilaren 6an._Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0606055