50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UHARTE

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Uharteko Udalak, 2006ko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: kultur zerbitzuen kudeaketa adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketa bidez.

Kontratazioaren aurrekontua: 200.000 euro (BEZa barne).

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago udal bulegoetan, San Juan plaza, 1-1.a.

Behin-behineko bermea: 4.000 euro.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Udaleko osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2006ko ekainaren 1eko 14:00etan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Uharten, 2006ko apirilaren 11n._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0606324