50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXARRI

Oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra, La Vega/El Soto alderdian, 226 makal, 234,00 metro kubiko zur lodi eta 9,00 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak; balioa: 8.712,00 euro.

Proposamenak Etxarri eta Etxauriko Udaletako idazkaritzetan aurkeztuko dira, hasierako prezioaren % 2 (174,24 euro) behin-behineko fidantzatako utzi izanaren frogagiriarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera (azken hau, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua). Horretarako hogeita sei egun izanen dira, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eskaintzak Etxarriko Herriko Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta lehenengo ostiralean, eguerdiko ordu batean.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Udaletxean daude ikusgai eta eskaintzak ireki aurretik irakurriko dira.

Etxarrin, 2006ko martxoaren 27an._Alkatea, Patxi Xabier Ilzarbe Legaria.

Iragarkiaren kodea: L0605323