II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ETXARREN GIRGILLAO
Obra enkantea
a) Xedea: Etxarrengo hilerriko bidea zolatzea.
b) Lizitazioaren aurrekontua: 16.442,12 euro, BEZa barne.
c) Adjudikatzeko prozedura: irekia, enkante bidez.
d) Behin-behineko fidantza: 330 euro.
e) Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta baldintzetan zehazten den tokian.
f) Proiektua, baldintza ekonomiko-administratiboen agiria eta proposamen eredua: interesatuen eskura daude Sericolor kopia-dendan, Urederra ibaiaren plaza, 7-behea, Lizarra. Telefonoa: 948 553457 eta Kontzejuko idazkaritza.
g) Eskaintzak jendaurrean irekitzea: ekainaren 23ko 20:00etan, Etxarren Girgillaoko Kontzejuaren egoitzan.
h) Obrak egiteko epea: bi hilabete.
i) Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta egunkarietako iragarkien gastuak: adjudikazio-hartzailearen kontura.
Etxarrenen, 2006ko apirilaren 5ean._Kontzejuko burua, Cruz Salvador Rollado.
OBRA PROPOSAMEN EREDUA
Hilerriko bidea zolatzea
Izena: ........................... Nire izenean / edo enpresa hau ordezkatuz: ................... "Etxarrengo hilerriko bidea zolatzea" izeneko obra dela-eta, prozedura irekiko enkantearen bidez kontratazioa egiteko espedientearen berri izan dut eta hori egiteko konpromisoa hartzen dut zenbateko honen truke: ........... euro (letraz eta zenbakiz), BEZa barne; hori guztia proiektuari eta administrazio klausula partikularren pleguari hertsiki loturik.
.....................(e)n, 200.... (e)ko ...........aren .......(e)an
Sinatua
Iragarkiaren kodea: L0606063