50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARTAXOA

Lehiaketa, Artaxoako Udalaren 0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxearen kudeaketa kontratatzeko

Artaxoako Udalak, prozedura irekiaren bidezko lehiaketarako deia egiten du, "Artaxoako Udalaren 0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxea kudeatzea" izeneko kudeaketa kontratua esleitzeko, honako baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren aurrekontua: laurogei mila berrehun eta berrogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamasei zentimo, BEZa barne (80.249,76 euro, BEZa barne).

Obrak egiteko epea: urtebete, urtero luzatu ahalko dena, guztira 6 urte arte, luzapenak barne.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Artaxoako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epearen barrenean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan ageri direnak, interesatuen eskura baitago.

_Pleguak ireki eta kontratua esleitzea:

1. Lizitatzaileek aurkeztutako 1. gutunazala (Agiri administratiboak) eta 2. gutunazala (Agiri teknikoak) egiaztatzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, kontratazio mahaiak lizitatzaileak onartu eta aipatu agiriak kalifikatuko ditu; ekitaldi hori ez da jendaurrean eginen.

2. Lizitatzaileek 3. gutunazalean aurkeztutako proposamen ekonomikoa irekitzea: Artaxoako Udaletxeko bilkura aretoan eginen da, jendaurrean, 1. eta 2. gutunazalak ireki ondoko bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko hiruretan.

Interesatuek haien eskura dute baldintza administratibo partikularren plegua, agindu teknikoena eta ustiapenaren aurreproiektua, Artaxoako Udalaren egoitzan, bulego orduetan.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko apirilaren 5ean._Alkate udalburua, Pedro María Egea Ortiz.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ................ Herria: ............... Helbidea: .................. NAN zenbakia: ....... Nire izenean edo ondoko hau ordezkatuz: .................... (dagokiona), Artaxoako Udalaren 0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxea kudeatzeko kontratuaren lizitazioan, iragarkiaren eta baldintza orriaren berri izan dut, eta dena egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatutako orriari eta ustiapen proiektuari hertsiki lotuta, zenbateko honen truke: .................. euro (letraz eta zenbakiz) ..............

Iragarkiaren kodea: L0606056