50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ALTSASU

Lizitazioaren iragarkia

Kontratuaren xedea: Altsasuko Udaleko Udal Planeko "Lezalde" 5. sektorea urbanizatzeko proiektua gauzatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa.

Lizitazioaren aurrekontua: 2.433.211,33 euro, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena:

_A-2 taldea, c) kategoria.

_E-1 taldea, c) kategoria.

_G-6 taldea, c) kategoria.

Behin-behineko bermea: lizitazio aurrekontuaren % 2.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek proposamenak aurkeztu beharko dituzte, pleguan jasotako ereduari jarraituz eta bertan eskatutako agiriekin batera. Horretarako 26 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko 14:00ak arte. Azken egun hori larunbata izanez gero, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Dokumentazio pertsonala noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean (edo hurrengoan, hori larunbata izanez gero), eguerdiko hamabietan.

Dokumentazio ekonomikoa noiz ireki: dokumentazio pertsonala irekitzeko egunaren ondoko bosgarren egun baliodunean (edo hurrengoan, hori larunbata izanez gero), eguerdiko hamabietan, jendaurrean.

Kontratazioa arautzen duten baldintza ekonomiko-administratiboen pleguak, proiektua eta, batez ere, baldintza teknikoen plegua, planoak eta taula-prezioak interesatuen eskura daude Altsasuko Txartel kopiategian, Bakea kalea, 2 zenbakian.

Altsasun, 2006ko apirilaren 5ean._Alkatea, Asun Fdez. de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0606512