50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ORKOIEN

Jarduera sailkatua paratzea: Aralar eta Liwasec

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzaileak: Aralar Sistemas Seguridad, S.L. eta Liwasec Sistemas, S.L. Jarduera: bulegoak eta biltegi elektronikoa. Tokia: Mendikur industrialdea, 30. nabea, Orkoien.

Orkoienen, 2006ko martxoaren 22an._Alkate udalburua, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0605036