50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

438/2006 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, maisu-maistren zenbait lanpostu kendu eta lanpostu ibiltariko izendapena duten maisu-maistra batzuk ikastetxeko lanpostuetara atxikitzen dituena.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 31n emandako 129/2006 Ebazpenaren bidez (2006ko otsailaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 24. zk.) honako hauek onetsi ziren: Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoetako ikastetxeen zonifikazioa, departamentu honen menpeko programa eta ikastetxeetako plantillak 2006/2007 ikasturterako eta lanpostuak kentzeko eta lanpostu ibiltarietako atxikipena eskatzeko prozedurak.

Arau horren 5. puntuak ezartzen du behin betiko destinoa duten maisu-maistrek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusia ez badago, edo aurreikusita egon arren murriztua izan bada, beren lanpostu hori kentzea eskatzen ahalko dutela.

Bestalde, aipatu arau horren 7. puntuak xedatzen du maisu-maistrek, baldin eta behin betiko destinoa ikastetxeko lanpostu arrunta badute baina ibiltari izatera pasa bada, hauetako bat hauta dezaketela: lanpostu ibiltari berriari atxikitzea, ikastetxeko antzinatasunari eutsiz ondorio guztietarako, ala bestela, lanpostua kentzea.

Halaber, puntu horretan xedatzen denaren arabera, destinoa ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltarian duten maisu-maistrak, baldin eta lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtzen bada, ofizioz atxikiko dira ikastetxeko lanpostu arrunt berriari.

Ebazpen honen xedea da aipatu ebazpenean xedatutakoaren ondorioz lanpostua kendua edo aldatua duten maisu-maistren zerrenda onestea.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko laugarren puntuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lanpostua kendu zaien maisu-maistren zerrenda onestea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 31n emandako 129/2006 Ebazpenean ezarritakoarekin bat. Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda.

Lanpostu kentzeak 2006ko martxoaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtua duten maisu-maistren zerrenda onestea. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 31n emandako 129/2006 Ebazpeneko 7. puntuaren arabera, ikastetxeko lanpostu arrunt berriari atxikita geldituko dira. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean dago.

Lanpostu berriari atxikitzearen ondorioak 2006ko irailaren 1ean hasiko dira.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

4. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

ERANSKINA

Lanpostua kendu zaien maisu-maistren zerrenda

Izen-deiturak: Ansa Erice, Juan Vicente Daniel.

LEZ: A45EC0000172809.

Kendutako lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "García Galdeano" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Azcárate Zubeldía, Blanca Esther.

LEZ: A45EC0000224045.

Kendutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "El Lago de Mendillorri" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: De Simón Caballero, María Luisa.

LEZ: A45EC0000221478.

Kendutako lanpostua: Lehen Hezkuntza Orokorra, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "San Juan de la Cadena" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Gascón Huguet, María Carmen.

LEZ: A45EC0000236804.

Kendutako lanpostua: Haur Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Griseras" HLHIP.

Herria: Tutera.

Izen-deiturak: Gastaminza Nuin, Antonio.

LEZ: A45EC0000198843.

Kendutako lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Los Sauces-Sahats" HLHIP.

Herria: Barañain.

Izen-deiturak: Goienetxe Urrutia, Amaia.

LEZ: 7266880935A0597.

Kendutako lanpostua: Haur Hezkuntza, euskaraz.

Ikastetxea: "Mendigoiti" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Horcada Goñi, Micaela Susana.

LEZ: A45EC0000232038.

Kendutako lanpostua: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, euskaraz.

Ikastetxea: DBHI.

Herria: Larraintzar.

Izen-deiturak: López Martiarena, Victoria.

LEZ: 1819445602A0517.

Kendutako lanpostua: Euskara.

Ikastetxea: "Iturrama" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Martín Del Barrio, Luis Javier.

LEZ: 2914825146A0597.

Kendutako lanpostua: Haur Hezkuntza, euskaraz.

Ikastetxea: "Mendigoiti" HLHIP.

Herria: Iruña.

Izen-deiturak: Mina Rodríguez, José Javier.

LEZ: 1576114957A0597.

Kendutako lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Elías Teres" HLHIP.

Herria: Funes.

Ikastetxeko lanpostu arruntari atxikita gelditu diren maisu-maistren zerrenda

Izen-deiturak: Dávila Gómez, Noelia.

LEZ: 7269139468A0597.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Julián María Espinal Olcoz" HLHIP. Herria: Mendigorria.

Izen-deiturak: Echarri Marco, Nerea.

LEZ: 3344941568A0597.

Lanpostua: Musika, euskaraz.

Ikastetxea: "Luis Fuentes" HLHIP.

Herria: Lakuntza.

Izen-deiturak: Iruretagoiena Aldazabal, Ane Miren.

LEZ: 3056744457A0597.

Lanpostua: Ingelesa, euskaraz.

Ikastetxea: "Luis Fuentes" HLHIP.

Herria: Lakuntza.

Izen-deiturak: Monreal Zudaire, José Martín.

LEZ: 1582674324A0597.

Lanpostua: Gorputz Hezkuntza, euskaraz.

Ikastetxea: "Zelandi" HLHIP.

Herria: Altsasu.

Izen-deiturak: Pagola García, Fernando.

LEZ: 1819173046A0539.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: HLHIP.

Herria: Abartzuza.

Izen-deiturak: Sáez de Jáuregui Martínez, Susana.

LEZ: 7268110724A0597.

Lanpostua: Musika, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Doña Blanca de Navarra" HLHIP.

Herria: Lerin.

Izen-deiturak: San Juan Litago, Esther.

LEZ: 5244843324A0597.

Lanpostua: Ingelesa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "El Castellar" HLHIP.

Herria: Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F0606321