50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AURITZ, ERROIBAR ETA ORREAGAKO UDALETAKO ELKARTEA

Plantilla organikoaren hasierako onespena

Auritz, Erroibar eta Orreagako Udaletako Elkarteko Juntak 2006ko martxoaren 14ko osoko bilkuran, 2006. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Auritzen, 2006ko martxoaren 20an._Elkarteburua, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0605604