50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ORKOIEN

Famili langileen zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdia, aldi baterako kontratazioak egiteko

Orkoiengo Udalak, 2006ko otsailaren 22ko erabakiaren bidez, aipatu deialdia onetsi zuen ondoko oinarriekin bat:

O I N A R R I A K

1._Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdia iragartzen da, famili langileen zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluan (1985eko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 17an argitaratua) xedatutakoari jarraikiz, gero lan araubideko aldi baterako kontratazioak egiteko, betiere Eskualdeko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan sortzen diren beharren arabera.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Hautapen probetan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra izatea edo Europar Batasuneko beste edozein estatutakoa, edo Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera izaten ahal diren estatuetakoa, eta adinez nagusi izatea.

b) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailako titulua edo baliokideren bat izatea.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) B motako gidabaimena izatea eta ibilgailu partikularra izatea laneko eginkizunak betetzeko behar diren tokietara joan ahal izateko.

e) Administrazio publikoaren zerbitzutik baztertua ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea.

Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren lehiakideek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak dirauteino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Orkoiengo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren baliabideen bidez.

Eskabideak I. eranskineko ereduarekin bat etorriko dira, eredua udal bulego orokorretan eskuratu ahalko baita, Iturgain plaza, 1 zenbakia, 31160 Orkoien.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.

3.2. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4._Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5._Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, eta Orkoiengo Udalaren iragarki oholean emanen da argitara.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6._Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiei buruz ebatzi ondoren, Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Orkoiengo Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Kontrataziorako dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertzerakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

7._Epaimahaia.

7.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Carlos Arróniz Loyola jauna, zinegotzia.

Ordezkoa: Julia Moratinos andrea, zinegotzia.

Kideak:

Fernando Atxa Vicario jauna., Orkoien Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen gizarte langilea.

Ordezkoa: Mariola Artuch Aguirre andrea, Orkoien Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen gizarte hezitzailea.

Pedro de Larrasilla jauna, Orkoiengo San Miguel ikastetxeko zuzendaria.

Ordezkoa: Orkoiengo San Miguel ikastetxeko irakasle bat.

Orkoiengo Udaleko langileen ordezkari bat.

Mahaikide-idazkaria: Ramon Contreras López jauna, udal idazkaria.

Ordezkoa: M.ª Jesús Redondo Urteaga andrea, udal langilea.

7.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, aldaketa hori jakinaraziko da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8._Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

8.1. Ariketa teoriko eta/edo praktiko bakar bat egin beharko da, eta hartan deialdiko II. eranskineko gaiei buruzko galderak erantzun beharko dira idatziz.

8.2. Proba osorik hartuta baloratuko da; gehienez ere, 30 puntu lortzen ahal dira. Probak bi zati izanen ditu. Lehenbizikoan II. eranskineko 1.tik 5.era bitarteko gaiei buruzko galderak erantzun beharko dira eta 20 puntu eskuratzen ahalko dira. Bigarrena, berriz, II. eranskineko 6. gaiari buruzkoa izanen da eta 10 puntuko balorazioa izanen du. Okerreko erantzunei puntuazio negatiboa ematen ahalko zaie.

Baztertu eginen dira zati bakoitzari esleituriko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangai guztiak.

Puntuetan berdinketa suertatuz gero, honela jokatuko da: proba osoan akats gutxien dituzten izangaiek izanen dute lehentasuna; berdinketa ez bada horrela apurtzen, probaren lehen zatian (1-5 gaiak) akats gutxien dituzten horien alde eginen da, eta ez bada horrela berdinketa hausten, probaren bigarren zatian akats gutxien dituzten izangaien alde; hala egin arren, berdinketak bere horretan badirau, probaren lehen zatian erantzun gabeko galdera gutxien dituzten izangaiek izanen dute lehentasuna eta, oraindik ere berdinketarik bada, adinari begiratuko zaio.

9._Hautapen probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Probaren kalifikazioa emanda, epaimahaiak jendaurrean paratuko du Orkoiengo Udaleko iragarki oholean proba gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazio osoaren araberakoa.

9.2. Gainditu duten izangaiei Udalaren Etxez etxeko Zerbitzuan gertatzen diren premien ariora eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

9.3. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

9.4. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

10._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Orkoienen, 2006ko ........aren ......(e)an._Orkoiengo alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

I. ERANSKINA

Izena: ..............................., adinez nagusi; NANa/nortasun agiria: ..................; jaioteguna [urtea/hilabetea/eguna] ..................; jaioterria [Udala/Probintzia] ...................; nazionalitatea ...................; gaur egungo helbidea [kalea, zenbakia, eskailera, solairua] ...............; posta kodea/herria ..............................; telefonoa ..............., eta lantokiko telefonoa ...................

Honako hau azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek luzatua.

Eskatu dut:

Orkoiengo Udalaren zerbitzuan aldi baterako kontratuaren bidez aritzeko famili langileen zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian (......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ...... egunean argitaratua) onartua izatea.

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Orkoiengo Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Iturgain plaza, 1 zenbakia, 31160 Orkoien).

Orkoienen, 2006ko ...............aren .....(e)an.

(Izenpea)

ORKOIENGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

1._Etxez etxeko laguntza zerbitzua (ELZ) gizarte zerbitzu oinarrizkoen ingurumarian. Definizioa, egitekoak, helburuak, hartzaileak eta prestazioak.

2._Famili langileak. Definizioa, egitekoak eta eginbeharrak. Beste lanbide batzuekiko harremana. Erabiltzaileekin eta haien familiekin izan beharreko harremana. Jokabideen aldaketa. Laguntzan oinarrituriko harremana. Entzuketa aktiboa.

3._Menpekotasunen bat duten pertsonen ezaugarri eta arazo nagusiak: fisikoak, psikikoak eta gizarte arlokoak.

4._Osasuna eta bizimodu osasungarriak. Nutrizioa eta elikadura. Ariketa fisikoa. Eritasun eta istripuei aurre hartzea. Osasun laguntza eta medikazioa. Laguntza teknikoa.

5._Norberaren higienea eta etxebizitzaren garbitasuna. Kontuan hartu beharreko alderdiak osasunari begira.

6._Ortografia eta aritmetika: oinarrizko ezagutza.

Iragarkiaren kodea: L0604901