50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

EUGI

Izangai onartuen behin-behineko zerrenda onetsirik, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, aldi baterako lan-kontratuarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Eugiko Kontzejuko batzarrak 2006ko otsailaren 10ean erabaki zuen deialdia onestea, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, aldi baterako lan-kontratuarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2006ko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 17an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea eta idazki honen eranskin gisa argitaratzea.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Eugin, 2006ko apirilaren 4an._Burua, José Gregorio Seminario Zamarreño.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

JESUS ENRIQUE IRURZUN JUANCO

JOSE ANTONIO ZARRALUKI BEZUNARTEA

IGNACIO JAUREGUI LIZARRAGA

FERNANDO TORNARIA GUBIA

IBAI MERCADO ERENTXUN

AITOR LESAGA ORRADRE

ALBERTO MARTINEZ RODRIGUEZ

HERNAN ABADIA CRESPO

ROBERTO ARTEAGA ARTIZ

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0606076