50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SESMA

Udalkideentzako ordainsariak

Sesmako Udalak, 2006ko otsailaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ondotik ematen diren urteko lansari gordinak finkatzea aipatzen diren kargudunentzat, haien dedikazioagatik, bilkura-sariengatik, kalte-ordainengatik edo kargu publikoan aritzearen ondorioz zuzenean etortzen zaizkien bestelako gastuengatik:

A) Alkatea: urteko lansari gordina: 10.397,67. Alkateak gutxienez ere 2 orduko dedikazioa izanen du egunean.

B) Bilkura-sariak:

a) Osoko bilkura bakoitzera egiazki joateagatik 103,7 euro ordainduko dira.

b) Gobernu Batzarraren bilkuretara egiazki joateagatik urtean 933,33 euro ordainduko dira.

c) Batzordeburuei, burutza horregatik, 311,1 euro ordainduko zaizkie urtean.

Sesman, 2006ko martxoaren 16an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0605232