50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEITZA

Alkatetzaren eskuordetza

Leitzako Udaleko alkate udalburuak, 2006ko apirilaren 3an, ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraituz, erabaki dut:

1._Alkate naizen aldetik ditudan eskurantzak Juan Jose Lazcano Gomez lehen alkateordeari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo apirilaren 17tik 21 bitarteko egunetan, Leitzako udalerritik kanpo nagoen bitartean.

2._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Leitzan, 2006 apirilaren 3an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0605653