50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Udaltzain-kabo izateko lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Lizarrako udaltzain-kabo izateko lehiaketako proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz, deialdia 2002ko 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 18an argitaratu baitzen, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Lizarrako alkateak, ekainaren 29ko 163/2004 Dekretuaren bitartez, Jaime San Martín Gil jauna izendatu du Lizarrako Udaleko udaltzain-kabo, bera izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Lizarran, 2006ko apirilaren 3an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0606171