50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUGARRAMURDI

Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Zugarramurdiko Udalak, 2005eko azaroaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zugarramurdiko Udal Planeko aldaketa puntuala, Zugarramurdiko 1. poligonoko 24 eta 248. lurzatiei dagokiena, Ignacio Olhagaray Aleman jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2005 Foru Legearen 79 eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Zugarramurdin, 2006ko martxoaren 13an._Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0605309