50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATARRABIA

Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Hirigintzako Araudiaren gaineko ordenantzetako aldaketa, UCC1, UCC2, UCC3 eta UCC4 unitateetako etxebizitzen bizigarritasunari buruzkoa. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, bi mila eta bosteko irailaren hogeita bederatzian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Udalaren hirigintzako aholkularitzak prestatutako dokumentua, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Hirigintzako Araudiaren gaineko ordenantzetako aldaketa jasotzen duena, hain zuzen ere UCC1, UCC2, UCC3 eta UCC4 unitateetako etxebizitzen bizigarritasunari buruzkoa,

Ondoko hau erabaki da:

1. Atarrabiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Hirigintzako Araudiaren gaineko ordenantzetako aldaketa, UCC1, UCC2, UCC3 eta UCC4 unitateetako etxebizitzen bizigarritasunari buruzkoa, izeneko dokumentua hasiera batez onestea.

2. Dokumentu hori jendaurrean edukitzea, hilabetez eduki ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau aipatu aldizkarian eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen egungo Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Atarrabian, 2006ko martxoaren 21ean._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0605007