50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Hutsegiteen zuzenketa onestea, 2006ko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauetan

Iruñeko Udalaren Udalbatzak, 2006ko apirilaren 6an eginiko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen:

"Ikusirik Ekonomiako Alorrak emandako txostena, non, 2005eko urriaren 20ko osoko bilkurak onetsi eta 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra duten Hiriko Jabari Publikoko Lurzoru, Hegaldura eta Zorupearen Erabilera Pribatibo edo Aprobetxamendu Berezietako tasak arautzen dituen 23. ordenantza fiskalaren tarifa-eranskinean eta Medikuntzako, Albaitaritzako, Desinfekzio parkeko eta Bainuetxeko zerbitzuen prezio publikoak erregulatzen dituen 10. arauaren tarifa-eranskinean atzemandako hutsegiteen berri ematen baita, ondokoa erabaki da:

1._23. Ordenantza fiskalean atzemandako hutsegite materiala zuzentzea, 1.9 epigrafearen erredakzioa ondoko moduan aldatuz:

Ondokoa esaten duen tokian:

"Hesiak eta zutoinbakarrak: 0,50 euro.

Banderatxoak: 1,00 euro."

Honela behar du:

"Hesiak eta zutoinbakarrak, metro koadro eta eguneko: 0,50 euro.

Banderatxoak, metro koadro eta eguneko: 1,00 euro."

2._10. arauan atzemandako hutsegite materiala zuzentzea, III.1. epigrafearen erredakzioa ondoko moduan aldatuz:

Ondokoa esaten duen tokian:

III.1 Amorruaren kontrako txertoa eta identifikazioa (txipa).

_Kanpainako epearen barrenean: 81,50 euro Nafarroako Gobernua."

Honela behar du:

III.1 Amorruaren kontrako txertoa eta identifikazioa (txipa).

_Kanpainako epearen barrenean: Nafarroako Gobernua."

Iruñean, 2006ko apirilaren 10ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0606605