50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IZKO

Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa. Behin betiko onespena

Izkoko Kontzejuko Batzarrak, 2005eko abenduaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko aldaketa.

Onespen horren iragarkia urtarrilaren 23an argitaratu zen, 2006ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, baita hogeita hamar egunean ikusgai eduki ere Kontzejuaren iragarki oholean, interesatuek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza eta argitara eman, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz.

Izkon, 2006ko martxoaren 15ean._Kontzejuko burua, Antonio Bustince Ibáñez.

ERANSKINA

Tarifak

a) Hornidura zerbitzua eskura izan eta mantentze lanengatik: 32,00 euro urtean.

b) Hornidurengatik:

1._Etxean erabiltzeko:

_2006-01-01 eta 2006-06-30 egunen arteko aldia: 0,26 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

_2006-07-01 eta 2006-10-15 egunen arteko aldia: 0,48 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

_2006-10-15 eta 2006-12-31 egunen arteko aldia: 0,26 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

2._Aisialdian erabiltzeko:

_2006-01-01 eta 2006-06-30 egunen arteko aldia: 0,26 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

_2006-07-01 eta 2006-10-15 egunen arteko aldia: 0,48 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

_2006-10-15 eta 2006-12-31 egunen arteko aldia: 0,26 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

3._Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko:

_2006-12-01 eta 2006-06-30 egunen arteko aldia: 0,46 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

_2006-07-01 eta 2006-10-15 egunen arteko aldia: 0,67 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

_2006-10-15 eta 2006-12-31 egunen arteko aldia: 0,46 euro kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

c) Hartuneak edateko ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik:

1._Hornidura sareko hartunea: 227,30 euro.

2._Saneamendu sareko hartunea: 376,47 euro.

Iragarkiaren kodea: L0605067