50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALDATZ

Ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Aldazko Kontzejuko Batzarrak (Larraun), 2006ko martxoaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita egonen da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Aldatzen, 2006ko martxoaren 20an._Alkatea, Patxi Xabier Igoa Garro.

Iragarkiaren kodea: L0605033