50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Zolina aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, martxoaren 21eko 363/2006 Ebazpenaren bidez, xedatu du Zolina aldeko interesatuei ematea eta, beraz, haien esku uztea finka berrien behin betiko jabetza, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Zolinako Kontzejuko Etxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzaren Erreforma eta Garapenari buruzko 1973ko urtarrilaren 12ko Legearen 221. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea 100eko 3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiek, perituen irizpenarekin batera, Nafarroako Gobernuko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari zuzendurik.

Iruñean, 2006ko martxoaren 23an._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0605595