50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

794/2006 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da María Elena Atarés Ayuso Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Kontabilitate Sarearen Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 27ko 794/2006 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta María Elena Atarés Ayuso Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Kontabilitate Sarearen Bulegoko buru izendatu du, sei urte naturalerako, jabetza hartzen duen egunetik hasita.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 20an, argitaratu zen.

Iruñean, 2006ko martxoaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0605940