50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen greba amaitzeko 2004ko maiatzaren 22an lortu zen Akordioa argitara emateko eskaria aurkeztu zen. Iragarkia.

Juan Carlos Sánchez de la Nava jaunak, Sendagileen Sindikatua ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 12an emandako 56/2006 Ebazpenaren kontra. Ebazpen hark ezetsi egin zuen grebari amaiera emateko 2004ko maiatzaren 22an lortu zen Akordioa argitaratzeko aurkeztu zen eskaera. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2006ko martxoaren 13an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0605055