50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikari gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia ikusirik, zeina Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 3an emandako 2411/2005 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen (2005eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 127. zk.).

María Teresa López de Aguileta Bravo andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 27an emandako 500/2006 Ebazpenaren kontra. Ebazpen hartan Administrazio Publikoaren arlo juridikoko teknikari lanpostuan aldi baterako kontratupean eta zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko deialdietan hautapen probak gainditu zituzten izangaien zerrendak argitaratu ziren eta deialdi haietan eskatzen ziren titulazio betebeharrak aurkezteko epea ezarri zen. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesatu guztiei halaxe jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2. Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko apirilaren 10ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0606450