50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

332/2006 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Berriozarko Udalaren "Francisco Casanova" Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaintzeko.

Benito José Ríos Ochoa Berriozarko alkate-udalburuak baimena eskatu du Udalaren "Francisco Casanova" Musika Eskolan "Musika Lantegia" deritzon espezialitatea irakatsi ahal izateko.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak adostasun-txostena eman du.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak ezarritakoa kontuan hartuz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematen zaio Berriozarko Udalaren "Francisco Casanova" Musika Eskolari (31008748 kodea duenari) "Musika Lantegia" 4 urtetik 7 urtera bitarteko haurrei deritzon espezialitateko ikasgaiak irakasteko.

2. Eskolak une horretatik aurrera baimenduta izanen dituen ikasketak hauek dira:

a) 421/1992 Foru Dekretuko 9.1 artikuluan aipaturiko "oinarrizko eskaintza" eta musika-tresna hauen espezialitateak: soinu handia, bonbardinoa, klarinetea, zeharkako txirula, gaita, gitarra, oboea, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, txistua eta arrabita.

b) 4 urtetik 7 urtera bitarteko ikasleendako "Musika Lantegia" espezialitatea, 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 2. idatz-zatian eskolaren "oinarrizko eskaintzatik" aparte sartuko dena.

3. Departamentu honen baimena beharko da eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Administrazioaren ebazpen honen kontra Administrazio Publiko interesatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

6. Ebazpen hau igortzea Berriozarko alkate udalburuari; Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari; Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari eta Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari; eta Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2006ko martxoaren 30ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0605681