50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

269/2006 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren berariazko izena aldatzeko baimena ematen duena, "Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa" izena jartzeko. Helbidea Iruñeko Agoitz kalean du.

"Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Eskola Kontseiluak proposatu du orain duen berariazko izena aldatu eta "Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa" izena har dadila.

Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuak ezarritakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren berariazko izena aldatzeko baimena ematea, "Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa" izena jartzeko. Ikastetxearen kodea 31013148 da eta helbidea Iruñeko Agoitz kalean du.

Hala, ikastetxearen izen osoa hau izanen da:

_Izen generikoa: Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.

_Berariazko izena: "Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa".

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4. Ebazpen hau igortzea Kontserbatorioko Eskola Kontseiluko buruari, Iruñeko Udalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuei, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze Lanetarako Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari, Beka Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2006ko martxoaren 16an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0604883