50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

825/2006 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, ehizarako lehenbiziko administrazio lizentzia eskuratzeko gaitasun proben 2006ko deialdia onesten duena.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 13. artikuluko 1. idatz-zatian, xedatzen du, Nafarroako Foru Komunitatean ehizarako lehenbiziko administrazio lizentzia eskuratzeko, ehizari loturiko arloei buruz gaitasun eta ezagutza probak gainditu beharko direla.

Xedapen hori betearazteko, bidezko da deialdia eta baldintzak finkatzea, ehizan lehenbizikoz ari nahi dutenek ezagupenik aski badutela egiaztatzeko aukera izan dezaten, ehizarako lehenbiziko administrazio lizentzia eskuratu aurretik.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean ehizarako lehenbiziko administrazio lizentzia eskuratzeko gaitasun proben 2006ko deialdia onestea.

2. Deialdiko arauak, ebazpen honen eranskinean azaltzen direnak, onestea.

3. Ebazpen honen kontra, zeinak ez baitu administrazio bidea agortzen, Administrazio Publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren aurrean aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira.

3. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitatean ehizarako lehenbiziko administrazio lizentzia eskuratzeko gaitasun proben 2006ko deialdia

1._Xedea.

Deialdi honen xedea da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak luzatzen duen ehizarako lehenbiziko administrazio lizentzia Nafarroako Foru Komunitatean eskuratzeko behar diren gaitasun probak egitea.

2._Izena emateko epea.

Lehenbiziko deialdirako izena emateko epea 2006ko maiatzaren 5ean bukatuko da.

Bigarren deialdirako izena emateko epea 2006ko ekainaren 2an bukatuko da.

3._Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentuak.

Izena emateko epearen barrenean, ondoko dokumentuak aurkeztuko dira Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren erregistroan (Armada etorbidea, 2, 31002, Iruña):

a) Proba hauetan parte hartzeko izena emateko eskabidea, erantsi den ereduaren araberakoa. Eskabideak interesatuen eskura egonen dira Ingurumen, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza Departamentuko erregistroan (Armada etorbidea, 2, 31002, Iruña).

Lehen deialdian izena eman bai baina probetara aurkezten ez direnak eta lehen deialdiko azterketa gainditzen ez dutenak berriro izena eman beharrik gabe aurkezten ahalko dira bigarren deialdira.

b) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

c) Azterketa dela eta 12 euro ordaindu izanaren ordainketa agiria, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean finkatu zen bezala. Diru hori pagatzeko behar den ordainketa agiria Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Armada etorbidea, 2, 31002, Iruña) emanen da, interesatuak eskatuz gero.

4._Epaimahaia.

4.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Lehendakaria: Salvador del Pino López, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.

Ordezkoa: Rubén Artázcoz Colomo, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko teknikaria.

Lehen mahaikidea: Enrique Castién Arriazu, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko teknikaria.

Ordezkoa: Manuel Lamuela Aguado, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko bulegoburua.

Bigarren mahaikidea: María Carmen Galbarra Cobos, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantzaren Laguntzako bulegoburua.

Ordezkoa: Ana Palacios Arellano, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko teknikaria.

Idazkaria: Félix Armendáriz Martínez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Iván Razquin Tarazona, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoaren teknikaria (arlo juridikoa).

4.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta dagozkionetan aritu ere, bere kideen gehiengoa bertan ez bada.

4.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5._Probak egiteko lekua, eguna eta ordua.

Probak Nafarroako Unibertsitate Publikoko 09 eta 09 bis geletan (Ikasgelategian) eginen dira. Lehen deialdia 2006ko maiatzaren 21ean izanen da, 10:00etan, eta bigarrena 2006ko ekainaren 18ko 10:00etan.

6._Betebeharrak.

Gaitasun probetara aurkezten direnek esandako tokian eta orduan agertu beharko dute, NANa eta boligrafoa daramatzatela.

7._Azterketaren edukia.

Azterketak test moduko 30 galdera teoriko izanen ditu, epaimahaiak 500 galderako multzo batetik aldez aurretik aukeratuak.

Eskuliburu teorikoa eta 500 galderen multzoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan lortzen ahalko da, Iruñeko Armada etorbideko 2an, 31002 posta kodean, 3 euroan.

8._Balorazioa.

Erantzun zuzeneko galderak puntu banarekin baloratuko dira. Erantzuna oker izanez gero, ez da punturik emanen.

Proba gainditzeko 23 puntu edo gehiago atera beharko dira.

9._Emaitzak jendaurrera ateratzea.

Kalifikazioa amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko du izangaiek ateratako emaitzen zerrenda Foru Diputazioko Jauregiko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko erregistroan (Armada etorbidea, 2, 31002, Iruña).

ESKABIDE EREDUA

(Letra handiekin idatzi)

J/A-ak, ............ NANaren jabe, helbidea ............(e)ko ............... kaleko ...... zk.an, ..... solairuan, .......... posta kodea, eta ...... telefonoa duenak,

Honako hau azaltzen dut:

Ehiza arloko gaitasun proben deialdia ikusirik, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, eta deialdi horretako oinarriak beren horretan onartzen dituela.

Halatan, eta eskatzen diren agiriak eransten dituelarik,

Deialdian sar dezaten eskatzen du, ehizarako lehenbiziko lizentzia eskuratzeko behar den gaitasun agiria erdiesteko.

f Lehenbiziko deialdia: 2006ko maiatzaren 21ean.

f Bigarren deialdia: 2006ko ekainaren 18an.

(Gurutze bat jarri dagokion laukitxoan)

.......................(e)n, 2006ko ................aren ..............(e)an.

Eskatzailearen sinadura

INGURUMEN ZUZENDARI NAGUSIA.

Iragarkiaren kodea: F0606115