50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

231/2006 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 36/2006).

Ikusirik Nafarroako "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 36/2006).

Gertakariak

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 24an sartu da 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 76/2004).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Optika dendak" sektoreko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa (kodea: 3102155) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 9an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO OPTIKA DENDEN SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2007KO SOLDATEN BERRIKUSPENA

AKTA

Iruñean, 2006ko otsailaren 7an, Nafarroako Foru Komunitateko "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren Deliberazio Batzordea bildu da. Bertan izan dira ondoren aipatzen diren erakunde eta ordezkariak.

Enpresaren aldetik: Ignacio Rouzaut García jauna, Joaquín Induráin Berralde jauna, Jesús Angel Gambra Barbarin jauna eta Francisco Javier Sagüés Sala jauna.

Langileen aldetik: UGT sindikatuaren izenean, Alicia Sanz Pascal andrea, José Luis García Azcarate jauna eta Fernando Pozueta Fernández jauna.

ERABAKI DUTE:

Lehena._Nafarroako "Optika dendak" sektorearen lan hitzarmen kolektibo indardunaren 23. artikuluko 1.d) idatz-zatian xedatuta dagoenarekin bat, soldaten igoera urte horretako benetako KPIa gehi 100eko 1,75ekoa izanen da. 2007ko lehen hiruhilekoan Hitzarmenaren interpretaziorako Batzorde Mistoa bildu beharko da eta I. eranskineko soldaten taulak eguneratuko ditu, hain zuzen Nafarroako Gobernuak aurreikusitako KPIa gehi 100eko 1 aplikatuz. Igoera horrek 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Bigarrena._Hitzarmenaren Batzorde Mistoa horretarako bildu da eta erabaki du, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Hitzarmenaren I. eranskinean ageri diren indarreko soldaten taulak igotzea, hain zuzen Gobernuak urte horretarako aurreikusitako KPIa gehi 100eko 1,75.

Hirugarrena._Akordio honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean. Ondorio ekonomikoak 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Laugarrena._Akordio hau Nafarroako lan agintaritzara igortzea erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

Eta ados daudela frogatzeko, alderdiek akordio hau sinatzen dute, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: F0604627