50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

228/2006 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Nekazaritza eta abeltzaintza" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2005eko eta 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 37/2006).

Ikusirik Nafarroako "Nekazaritza eta abeltzaintza" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko eta 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 37/2006).

Gertakariak:

1. 2006ko otsailaren 28an departamentu honetan sartu da 2005eko eta 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 60/2003).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Nekazaritza eta Abeltzaintza" sektorearen (kodea: 3100155) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 9an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA" SEKTORERAKO LAN HITZARMENEKO SOLDATEN TAULEN SINADURA

A K T A

Iruñean, 2005eko otsailaren 27an, 10:00etan, ondoko hauek bildu ziren UAGN sindikatuaren lokaletan Nafarroako "Nekazaritza eta abeltzaintza" sektorerako lan hitzarmeneko 2005eko soldaten taularen berrikuspena eta 2006ko soldaten behin-behineko taula sinatzeko:

UAGNren izenean: Angel Remírez. UGTren izenean: Sonia Palomo. CCOOren izenean: Mayte Pascual.

NAFARROAKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA SEKTOREAREN HITZARMENEKO SOLDATEN BEHIN BETIKO TAULA, 2005-1-1ETIK 2005-12-31RA ARTE

Teknikariak 1.001,54

Administrari-ofizialak 781,79

Administrari laguntzaileak 691,92

Arduradunak 831,76

Traktore gidariak-makina gidariak 786,59

Espezialistak 711,01

Zaintzaileak 709,87

Etxezainak 709,87

Lanbide klasikoak 851,70

Peoiak 681,91

NAFARROAKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA SEKTOREAREN HITZARMENEKO SOLDATEN BEHIN-BEHINEKO TAULA, 2006-1-1ETIK 2006-12- 31RA

Teknikariak 1.031,59

Administrari-ofizialak 805,24

Administrari laguntzaileak 712,68

Arduradunak 856,71

Traktore gidariak-makina gidariak 810,19

Espezialistak 732,34

Zaintzaileak 731,17

Etxezainak 731,17

Lanbide klasikoak 877,25

Peoiak 702,37

Iragarkiaren kodea: F0604676