50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

226/2006 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Eraikinen eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruzko akordioak erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 59/2005).

Ikusirik Nafarroako "Eraikinen eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruzko akordioen testua (espediente zenbakia: 59/2005).

Gertakariak:

1. 2006ko otsailaren 27an departamentu honetan sartu dira Nafarroako "Eraikinen eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmenaren interpretazioari buruzko akordioak, hitzarmeneko 5.4. eta 17.2, 20.2 eta 24. artikuluei buruzkoak, Batzorde Paritarioak 2006ko otsailaren 7an eta 22an izenpetu eta onetsiak, hitzarmenean itundutakoari jarraikiz (hasierako espedientearen zenbakia: 59/2005).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Eraikinen eta lokalen garbiketa" sektorerako (kodea: 3104605) hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruz batzorde paritarioak 2006ko otsailaren 7an eta 22an hartutako akordioak erregistratzea, departamentu honetan dagokien erregistroan, non gorderik gelditzen baitira haien testua eta dokumentazioa.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 9an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ERAIKINEN ETA LOKALEN GARBIKETA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN INTERPRETAZIOARI BURUZKO AKORDIOA

Iruñean, 2006ko otsailaren 7ko 16:30ean.

Valentín Velasco Carrasco jauna buru dela, Nafarroako eraikinen eta lokalen garbiketaren sektorearen Hitzarmen Kolektiboaren Interpretaziorako Batzorde Paritarioa bildu da, honako entitate eta ordezkari hauek osaturik:

Enpresaburuen aldetik, María Luisa García Arias eta David Bueno Martínez jaun-andreak, ASPEL-Garbiketa Enpresen Elkarte Profesionalaren izenean, eta Carlos Esquisábel Esteban eta José Manuel Ayesa Villar jaunak, Nafarroako Eraikin eta Lokalen Garbiketaren arloko Enpresaburuen Elkarte Profesionalaren izenean.

Langileen aldetik, Luis Hernández Inac jauna UGTren izenean, Juan Antonio Vidal Canabal jauna CC.OO.ren izenean, Juan José Celaya Elizalde jauna ELAren izenean eta Pello Lasa Iriberri jauna ESKren izenean.

Bi alderdiek, legezko gaitasuna elkarri aitorturik, adierazten dute:

1. Enpresaburuen ordezkari guztiek eta UGTren eta CC.OO.ren ordezkariek aldeko botoa eman dutenez, ESKren proposamenari dagokionez, honako aitorpen hau egitea:

"Batzorde paritarioak berariaz adierazten du hizkuntzaren erabilera sexista arbuiatzen duela. Hori horrela, Batzordearen deialdi, komunikazio, akta eta gainerako agirietan hizkuntza ez-sexista erabiltzeko konpromisoa jakitera ematen du.

Era berean, batzorde honetan dauden erakundeek, hurrengo hitzarmenaren negoziazioaldian, hitzarmenaren testua oso-osorik berrikusteko konpromisoa azaltzen dute, hizkuntzaren erabilera sexistatzat har daitezkeen hitz eta erreferentzia oro kentzeko".

2. Enpresaburuen ordezkari guztiek eta UGT, CC.OO. eta ELAren ordezkariek aldeko botoa eman dutenez, ESK sindikatuak indarreko hitzarmen kolektiboaren 24. artikuluaren interpretazioari buruz aurkeztu duen proposamenari dagokionez, honako aitorpen hau egitea:

"1._Indarreko hitzarmenaren 24. artikuluaren testua, puntu guzti-guztietan, 2003-2004 urteetarako hitzarmenean artikulu horrek zuen testua bezalaxekoa da.

2._2003-2004 urteetarako hitzarmenaren 24. artikuluari buruz Batzorde Paritarioak egin zuen interpretazioa 2005eko martxoaren 8ko aktan jaso zen.

3._Gaur egun indarra duen hitzarmenaren 24. artikuluaren testua 2003-2004 urteetarako hitzarmenekoa bezalakoa denez, Batzorde Paritarioak, 2005-2007 urteetarako hitzarmenaren 24. artikuluaren interpretazioari dagokionez, 2005eko martxoaren 8ko aktan jasotakoa berresten du oso-osorik eta hitzez hitz".

3. Bertan dauden ordezkari guztiek, enpresakoek eta sindikatuetakoek, aldeko botoa eman dutenez, hitzarmen kolektiboan gidari-kristal garbitzailearentzat jasoa dagoen 32 euroko pizgarriari buruz UGTk egin duen kontsulta dela eta (auzia zen langileei pizgarri hori oso-osorik ordaindu behar zitzaien bakoitzaren lanaldia kontuan hartu gabe edo kontratuan zuten lanaldiaren arabera eman behar zitzaien), honako aitorpen hau egitea:

Bertaraturiko guztiek adierazi dute indarreko hitzarmen kolektiboaren 5.4 artikuluaren edukia aplikatu behar dela.

4. UGTk planteaturikoari dagokionez, hots, zer hartzen den ospitaleratzetzat, edo egun osoa ospitalean igarotzen deneko egoera (gaua barne) edo besterik gabe ospitaleratzea gertatzea (gaua eman gabe ere).

Horren gainean ez da akordiorik lortu, izan ere, enpresaburuek uste dute beharrezkoa dela gaua ematea eta sindikatuek, berriz, ez dela beharrezkoa.

5. ASPELek planteatu du ospitaleratzearen plusa ez aplikatzea zahar-etxeei. Horri dagokionez,

Enpresaburuek uste dute ospitaleratzearen plusa ez zaiela zahar-etxeei aplikatzen. UGTren, CC.OO.ren eta ESKren ordezkariek, berriz, indarreko hitzarmen kolektiboaren 20.2 artikuluan hitzez hitz ezarritakora jotzen dute eta ELAren ordezkariek uste dute plusa aplikatzen dela.

6. Era berean, testuaren bi ale Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea erabaki da, erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko beharrezkoa dena egin dezan, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Horretarako, ahalmena eman zaio batzordeburuari beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.

Eta aztertzeko gai gehiagorik ez dagoenez, bilkura bukatutzat ematen da.

Iruñean, 2006ko otsailaren 22ko 16:30ean.

Valentín Velasco Carrasco jauna buru dela, Nafarroako eraikinen eta lokalen garbiketaren sektorearen Hitzarmen Kolektiboaren Interpretaziorako Batzorde Paritarioa bildu da, honako entitate eta ordezkari hauek osaturik:

Enpresaburuen aldetik, David Bueno Martínez jauna ASPEL-Garbiketa Enpresen Elkarte Profesionalaren izenean eta Carlos Esquisábel Esteban eta José Manuel Ayesa Villar jaunak Nafarroako Eraikin eta Lokalen Garbiketaren arloko Enpresaburuen Elkarte Profesionalaren izenean.

Langileen aldetik, Luis Hernández Inac jauna UGTren izenean, Juan Antonio Vidal Caníbal jauna CC.OO.ren izenean, Juan José Celaya Elizalde jauna ELAren izenean eta Pello Lasa Iriberri jauna ESKren izenean.

Bi alderdiek elkarri behar adinako legezko eskumena aitortzen diotelarik, indarreko hitzarmen kolektiboaren 17. artikuluko bigarren lerrokadaren interpretazioari buruz LAB sindikatuak egin duen kontsultari dagokionez, bertan dauden ordezkari guztiek, aho batez, adierazi dute honela interpretatu behar dela: 45 egunetik gorako lehenengo baja da, urte horretan zenbat baja hartu diren alde batera utzita.

Era berean, testuaren bi ale Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea erabaki da, erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko beharrezkoa dena egin dezan, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Horretarako, ahalmena eman zaio batzordeburuari beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.

Eta aztertzeko gai gehiagorik ez dagoenez, bilkura bukatutzat ematen da.

Iragarkiaren kodea: F0604666