50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

225/2006 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 34/2006).

Ikusirik Nafarroako "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 34/2006).

Gertakariak:

1. 2006ko otsailaren 24an departamentu honetan sartu da 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, Negoziazio Batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 76/2004).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Optika dendak" sektoreko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa (kodea: 3102155) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 9an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO OPTIKA DENDEN SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2005EKO SOLDATEN BERRIKUSPENA

A K T A

Iruñean, 2006ko otsailaren 7an, Nafarroako Foru Komunitateko "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren Deliberazio Batzordea bildu da. Bertan izan dira ondoren aipatzen diren erakunde eta ordezkariak:

Enpresaren aldetik: Ignacio Rouzaut García jauna, Joaquín Induráin Berrade jauna, Jesús Angel Gambra Barbarin jauna eta Francisco Javier Sagüés Sala jauna.

Langileen aldetik: UGT sindikatuaren izenean, Alicia Sanz Pascal andrea, José Luis García Azcarate jauna eta Fernando Pozueta Fernández jauna.

Erabaki dute:

Lehena._Nafarroako "Optika dendak" sektorearentzat indarra duen hitzarmen kolektiboak ezarri bezala, Estatistikarako Institutu Nazionalak jakitera ematen duen 2005eko abenduaren 31ko KPIa alderdiek 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko adostutako igoera baino altuagoa bada, hori ofizialki jakinarazi bezain pronto, soldaten berrikuspena eginen da bien arteko aldea ordaintzeko eta berrikuspen horren ondorioak 2005eko urtarrilaren 1era atzera ekarriko dira. Kasu horretan, soldaten berrikuspena edo tarteko diru-kopurua paga bakar batean ordainduko da 2006ko lehenengo hiru hilabeteetan".

Bigarrena._Hitzarmeneko Batzorde Mistoa horretarako bildu delarik, eta ikusirik EINek jakinarazitakoaren arabera 2005eko KPIa 100eko 3,7koa izan dela, erabaki dute 2004ko behin betiko taulak igotzea, hain zuzen, 2005eko benetako KPIa gehi puntu bat igotzea, 100eko 4,7 alegia. Igoera horrek atzeraeragina izanen du 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Ehuneko 4,7ko igoera hori aplikatuz, 2005eko soldaten taulak aldatuko dira, behean azaltzen denaren arabera.

Hirugarrena._Akordio honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean. Erabaki honen ondorio ekonomikoak atzera eramanen dira, 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko baita.

Laugarrena._Akordio hau Nafarroako lan agintaritzara igortzea erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

Eta adostasuna frogatzeko, erabaki hau eta 2005eko soldaten taulak sinatzen dituzte.

OPTIKA DENDAK 2005. URTEKO SOLDATEN BEHIN BETIKO TAULA

2004ko taula + % 4,7 (2005eko benetako KPIa (% 3,7) + 1)

0

Zuzendaria, optikari diplomaduna, arduradun teknikoa.

1373,95

VII

Goi-nagusia, dendako edo establezimenduko arduradun nagusia.

1256,19

VI

Atalburua, tailerreko arduraduna, optometrista-optikari diplomaduna, kontaktologoa, optikari diplomaduna, saltzaile nagusia.

1138,41

V

1. mailako administrari-ofiziala, 1. mailako saltzailea, tailerreko 1. muntatzailea, biltegiko arduraduna, programatzailea, praktiketako optikari diplomaduna 2. urtean.

1020,65

IV

2. mailako administrari-ofiziala, 2. mailako saltzailea, tailerreko 2. mailako muntatzaile kutxazaina, optikari eta autoprotesista (LH), praktiketako optikari diplomaduna 1. urtean.

981,39

III

1. mailako administrari laguntzailea, dendako laguntzailea, kutxako laguntzailea, tailerreko laguntzailea, biltegiko laguntzailea, atezaina, igogailuzaina, banatzailea.

942,13

II

2. mailako administrari laguntzailea, peoi espezializatua

902,88

I

Peoia, dendako mutila, tailerreko mutila, biltegiko mutila, garbitzailea.

879,33

Ikastuna bigarren urtean.

679,29

Ikastuna lehenengo urtean.

611,36

Iragarkiaren kodea: F0604679