50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

542/2006 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Ubidea: Artaxoako presa eta kontrol eraikina" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako apirilaren 3ko 48/2006 Foru Aginduaren bidez behin betikoz onetsi zen "Nafarroako Ubidea: Artaxoako presa eta kontrol eraikina" izeneko proiektua, zeina irailaren 9ko 438/2005 eta urriaren 26ko 477/2005 Foru Aginduen bidez jendaurrean paratu baitzen.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko apirilaren 10eko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Nafarroako Ubidea: Artaxoako presa eta kontrol eraikina" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, maiatzaren 8 eta 9an Añorbeko eta Artaxoako udaletxeetan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Añorbeko eta Artaxoako udaletxeetan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedula baten bidez.

5. Ebazpen hau Añorbeko eta Artaxoako Udaletara eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.

Iruñean, 2006ko apirilaren 10ean._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0606486