50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko apirilaren 3koa, Nafarroako Gobernuak hartua, ondorengo lan hauek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena: "NA-601 errepidea (Arrizabalaga-Lerin) zabaldu eta hobetzea, "NA-6120 bidearekiko gurutzagunaren eta Lerin artean", "NA-534 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua, Oibar-Kaseda tartea", "NA-6630 Azkoien-Funes errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra" eta "NA-128 Caparroso-Azkoien errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien".

Herri Lan zuzendari nagusiak apirilaren 4an emandako 344/2002 Ebazpenaren bidez, "NA-601 errepidea (Arrizabalaga-Lerin) zabaldu eta hobetzea, NA-6120 bidearekiko gurutzagunaren eta Lerin artean" izeneko proiektua behin betikoz onetsi zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urtarrilaren 1ean emandako 1/2006 Foru Aginduaren bidez, "NA-534 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua, Oibar-Kaseda tartea" teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urtarrilaren 17an emandako 5/2006 Foru Aginduaren bidez, "NA-6630 Azkoien-Funes errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra" izeneko proiektua teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak azaroaren 11n emandako 490/2005 Foru Aginduaren bidez, "NA-128 (Caparroso-Azkoien) errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" izeneko proiektua teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zen.

Ikusirik, hobetu nahi diren errepideek zirkulazio handia jasaten dutela eta eta bide-tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ondasun eta eskubide ukituen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "NA-601 errepidea (Arrizabalaga-Lerin) zabaldu eta hobetzea, NA-6120 bidearekiko gurutzagunaren eta Lerin artean", "NA-534 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua, Oibar-Kaseda tartea", "NA-6630 Azkoien-Funes errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra" eta "NA-128 Caparroso-Azkoien errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak erosteko, gutxi gorabeherako zenbateko hauek ezartzea:

"NA-601 errepidea (Arrizabalaga-Lerin) zabaldu eta hobetzea, NA-6120 bidearekiko gurutzagunaren eta Lerin artean", 120.000,00 euro, 2006ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzapena" izeneko 610000-61340-6001-453200 kontusailaren kargura ordaintzeko.

"NA-534 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua, Oibar-Kaseda tartea", 330.000,00 euro, 2006ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzapena" izeneko 610000-61340-6001-453200 kontusailaren kargura ordaintzeko.

"NA-6630 Azkoien-Funes errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra", 15.000,00 euro, 2006ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzapena" izeneko 610000-61340- 6001-453200 kontusailaren kargura ordaintzeko.

"NA-128 Caparroso-Azkoien errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien", 300.000,00 euro, 2006ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzapena" izeneko 610000-61340-6001-453200 kontusailaren kargura ordaintzeko.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Ondorioak argitaratzen den egun beretik izanen ditu.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari, Idazkaritza Nagusi Teknikoko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-Hartzailetza Delegatuari.

Iruñean, 2006ko apirilaren 3an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0605777