50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

96/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Araceli Castejón Menéndez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuko Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aldeko txostena eman ondotik,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena._Araceli Castejón Menéndez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuko Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

Bigarrena._Foru agindu hau jakinaraztea interesatuari, Diruzaintza Ataleko buruari, Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuko zuzendariari, Idazkaritza Nagusi Teknikoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiari.

Hirugarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko apirilaren 3an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0605936