50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BERA

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara BOLETIN OFICIALean.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Espedientea: 2004/61. Jabea: Manuel Santianes Fernández. Matrikula: 3779 CCT. Tokia: Eztegara pasealekua, (frontoiaren parean). Data: 2004-05-24. Ordua: 13:18. Zenbatekoa: 20. BSL: 39.2.E. ZEO: 94.2.E. ORD: -.

Espedientea: 2005/102. Jabea: Juan Antonio Ancisar Larruscain. Matrikula: 0691 CXM. Tokia: Julio Caro Baroja karrika. Data: 2005-08-05. Ordua: 20:36. Zenbatekoa: 100. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.M. ORD: -.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau BOLETIN OFICIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Beran, 2006ko martxoaren 27an._Alkatesa, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0605224