50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

ALTSASU

Jakinarazpen ediktua

2612/1996 Errege Dekretuko 72. artikuluan xedatutakoaren arabera Victor Hugo Ferreira Basilio Altsasuko udalerrian erroldaturik agertzen da, baina Udal honek ziur daki aipatu egoera ez datorrela errealitatearekin bat. Hortaz, hilabeteko epe luzaezina ematen da, ediktu hau argitaratzen denetik, interesatua udal bulego hauetara agertu eta Altsasuko Ermita, 1 - 3. A-ko etxea benetako egoitza duela egiaztatzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2006ko martxoaren 24an._Alkate andrea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0605319